
Arazoak bilatu eta konpondu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
129

G: Nola itxi dezaket erantzuten ez duen aplikazio bat?
E: Eduki sakatuta menu tekla. Eduki sakatuta aplikazioaren ikonoa eta hautatu
Irten.
G: Zergatik ez dira argazkiak garbi ikusten?
E: Egiaztatu kamerako objektiboaren leiho babesleak garbi daudela.
G: Zergatik agertzen dira xahutu, kolorerik gabeko edo biziegiak
diren puntuak pantailan telefonoa pizten dudan bakoitzean?
E: Hau pantaila mota honen ezaugarri bat da. Zenbait pantailak piztuta edo itzalita
mantentzen diren pixel edo puntuak eduki ditzakete. Hau normala da, ez da
matxura bat.
G: Zergatik ezin dut aurkitu nire lagunaren telefonoa Bluetooth
konexioa erabiltzen dudanean?
E: Egiaztatu bi telefonoak bateragarriak direla, Bluetooth konexioa aktibatua
daukatela eta modu ezkutatuan ez daudela. Egiaztatu bi telefonoen arteko
distantzia 10 metro (33 oin) baino handiagoa ez dela eta telefonoen artean
hormarik edo bestelako oztoporik ez dagoela.
G: Zergatik ezin dut Bluetooth konexio bat amaitu?
E: Beste telefono bat zure telefonora konektatua badago, konexioa beste telefonoa
erabiliz edo Bluetooth konexioa desaktibatuz amai dezakezu. Hautatu Menua >
Ezarpenak eta Konektagarritas. > Bluetootha > Bluetootha >
Desaktibatu.
G: Zer egin memoria beteta badago?
E: Ezabatu elementuak memoriatik. Ez dago eragiketa egiteko adina
memoriarik. Lehenik, datu batzuk ezabatu. edo Memoria gutxi libre.
Telefonoaren memorian datuak ezabatu. oharra erakusten bada aldi berean
hainbat elementu ezabatzen ari zarenean, ezabatu elementuak banan-banan
txikienetatik hasita.
Arazoak bilatu eta konpondu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
130

G: Zergatik ezin dut nire mezurako kontaktu bat hautatu?
E: Kontaktuen txartelak ez dauka telefono zenbaki, helbide edo helbide
elektronikorik. Aukeratu Menua > Kontaktuak eta dagokion kontaktua eta
editatu kontaktuaren txartela.
G: Nola amai dezaket datu konexioa telefonoak behin eta berriz datu
konexioa hasten badu?
E: Baliteke telefonoa multimedia mezuen zentrotik halako mezu bat berreskuratzen
saiatzen aritzea. Telefonoak datu konexiorik egin ez dezan, hautatu Menua >
Mezularitza eta Aukerak > Ezarpenak > Multimedia mezua > Multimedia
berreskuratz.. Hautatu Eskuzkoa multimedia mezularitza zentroak mezuak
geroago berreskuratu ahal izateko, edo Desaktibatu jasotzen diren multimedia
mezu guztiak ezikusteko. Eskuzkoa aukeratuz gero, jakinarazpen bat jasoko duzu
multimedia mezu zentroan mezu bat jasotakoan. Desaktibatu aukeratuz gero,
telefonoak ez du multimedia mezularitzarekin erlazionatutako sare konexiorik
egingo. Telefonoak pakete-datuen konexioa behar duen aplikazio edo ekintza bat
hasten duzun kasuetan bakarrik erabiltzea nahi baduzu, hautatu Menua >
Ezarpenak eta Konektagarritas. > Admin. ezarp. > Pakete-datuak > Pakete-
datuen konexioa > Behar denean. Honek laguntzen ez badu, itzali telefonoa eta
berriz piztu.
G: Erabil al dezaket nire Nokia gailua fax modem gisa ordenagailu
bateragarri batean?
E: Ezin duzu zure gailua fax modem gisa erabili. Hala ere, dei desbideraketarekin
(sareko zerbitzua), sarrerako fax deiak beste fax zenbaki batera desbidera daitezke.
G: Pantaila nola kalibra dezaket?
E: Pantaila lantegian kalibratzen da. Pantaila berriz kalibratu behar bada, hautatu
Menua > Ezarpenak eta Telefonoa > Ukipen-sarrera > Ukimen-pantai.
kalibratu. Jarraitu argibideak.
Arazoak bilatu eta konpondu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
131

G: Zergatik jasotzen dut Ziurtagiria iraungita edo Ziurtagiriak
oraindik ez du balio errore mezua deskargatutako aplikazioren bat
instalatzean?
E: Ziurtagiria iraungita edo Ziurtagiriak oraindik ez du balio agertzen bada,
nahiz eta ziurtagiria baliozkoa izan, egiaztatu telefonoko uneko data eta ordua
zuzenak direla. Baliteke data eta orduaren ezarpenak ezikusi izatea telefonoa
lehenengo aldiz erabiltzean, edo baliteke sare mugikorrak ezarpenok telefonoan
eguneratu ezin izatea. Hau konpontzeko, hautatu Menua > Ezarpenak eta
Telefonoa > Telef. kudeaketa > Fabrikako ezarp.. Berrezarri fabrikako
ezarpenak eta telefonoa berrabiaraztean, ezarri data eta ordu zuzena.
20. Aholku berdeak
Aholku hauek ingurumena zaintzen lagunduko dizute.
Aurreztu energia
Bateria guztiz kargatutakoan eta telefonoa kargagailutik deskonektatu duzunean,
kendu kargagailua hormako hartunetik.
Bateria ez duzu horren maiz kargatu beharko ondorengoak eginez gero:
● Itxi eta desgaitu aplikazioak, zerbitzuak eta konexioak erabiltzen ez dituzunean.
● Murriztu pantailaren argitasuna.
● Telefonoan eskuragarri badago, aktibatu telefonoa energia aurrezteko moduan
ezartzeko aukera inaktibitate tarte baten ondoren.
● Desgaitu beharrezkoak ez diren soinuak, adibidez, teklatuarenak edo deienak.