Nokia 5228 - Aplikazioak instalatu

background image

Aplikazioak instalatu

Instalazio fitxategiak telefonora bidaltzeko modu desberdinak daude: bidali

ordenagailu bateragarri batetik, deskargatu arakatzean, jaso multimedia mezu

gisa, jaso mezu elektroniko batean eranskin gisa, baita bestelako konexio

metodoak erabilita ere, adibidez, Bluetooth bidez.

Beste aplikazio batzuk

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

113

background image

Nokia Application Installer erabil dezakezu Nokia Ovi Suite programarekin

telefonoan aplikazio bat instalatzeko.
Aplikazio kudeatzaileko ikonoek ondorengoa adierazten dute:

SIS edo SISX aplikazioa

Java aplikazioa

widgetak

memoria txartelean instalatutako aplikazioa

Garrantzitsua: Seguruak diren iturrietako aplikazio eta softwareak soilik

instalatu eta erabili. Symbian Signed edo Java Verified™ aplikazioen proba gainditu

dutenak, adibidez.
Instalatu aurretik, ondorengoak kontutan izan:
● Aplikazio mota, bertsio zenbakia eta hornitzailea edo egilea ikusteko, aukeratu

Aukerak > Ikusi xehetasunak.
Aplikazioaren segurtasun ziurtagiriaren xehetasunak ikusteko, aukeratu

Xehetasunak: > Ziurtagiriak: > Ikusi xehetasunak. Kontrolatu ziurtagiri

digitalen erabilera Ziurtagiri kudeatzailean.

● Dagoeneko instalatuta dagoen aplikazio baten eguneratze edo konponketa

fitxategi bat instalatzen baduzu, jatorrizko aplikazioa berreskuratzeko,

jatorrizko fitxategia edo ezabatutako software paketearen segurtasun kopia

izan beharko duzu. Jatorrizko aplikazioa berreskuratzeko, ezabatu aplikazioa eta

instalatu berriro aplikazioa, jatorrizko instalazio fitxategia edo segurtasun kopia

erabilita.
JAR fitxategia beharrezkoa da Java aplikazioak instalatzeko. Hau falta bada,

baliteke gailuak deskargatzeko eskatzea. Aplikazioarentzako ez bada sargunerik

zehaztu, bat aukeratzeko eskatuko zaizu.

Aplikazio bat instalatzeko, jarraitu ondorengo urratsak:

Beste aplikazio batzuk

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

114

background image

1. Instalazio fitxategi bat aurkitzeko, aukeratu Menua > Ezarpenak eta

Aplikazio-kudtzl.. Bestela, bilatu instalazio fitxategiak Fitxategi kudeatzailean

edo aukeratu Mezularitza > Sarr. erretilua eta ireki instalazio fitxategia duen

mezua.

2. Aplikazio kudeatzailean, aukeratu Aukerak > Instalatu. Beste aplikazioetan,

aukeratu instalazio fitxategia eta abiatu instalazioa.
Instalazioan zehar, telefonoak instalazio prozesuaren berri emango dizu.

Sinadura edo ziurtagiri digitalik ez duen aplikazio bat instalatzen baduzu,

telefonoak ohar bat erakutsiko dizu. Jarraitu instalazioarekin, beti ere

aplikazioaren jatorria eta edukia seguruak direla badakizu.

Instalatutako aplikazio bat abiarazteko, kokatu aplikazioa menuan eta hautatu

aplikazioa. Aplikazioak ez badu karpeta lehenetsirik ezarrita, menu nagusiko Apl.

instalatuak aukeran instalatuta egongo da.
Aukeratu Aukerak > Ikusi erregistroa instalatu edo ezabatu diren software

paketeak ikusteko.

Garrantzitsua: Zure telefonoak birusen aurkako aplikazio bakarra onartzen

du. Birusen aurkako aplikazio bat baino gehiago instalatuz gero, telefonoaren

jarduna kaltetu liteke, eta telefonoak funtzionatzeari utz liezaioke.
Memoria-txartel bateragarri batean aplikazioak instalatu eta gero, instalazio-

fitxategiak (.sis, .sisx) telefonoaren memorian geratzen dira. Fitxategiek memoria

handia har dezakete, beste fitxategi batzuk gordetzea eragotziz. Memoria nahikoa

mantentzeko, erabili Nokia Ovi Suite instalazio-fitxategien segurtasun-kopiak PC

bateragarri batean egiteko, ondoren erabili fitxategi kudeatzailea instalazio-

fitxategiak telefonoko memoriatik ezabatzeko. .sis fitxategia mezu baten eranskina

bada, ezabatu mezua postontziko Mezularitza postontzitik.