Nokia 5228 - Deiak erantzun edo ukatu

background image

Deiak erantzun edo ukatu

Dei bat erantzuteko, sakatu deitzeko tekla.
Sarrerako dei baten tonua isiltzeko, aukeratu .
Ukimen-pantaila blokeatuta dagoenean deia erantzuteko, mugitu Deia erantzun

ezkerretik eskuinera.
Deia ukatu gabe testu mezu bat bidal dezakezu, deitzaileari deia ezin duzula

erantzun esanez. Mezu bat bidaltzeko, aukeratu Bidali mez., editatu mezuaren

testua eta sakatu deitzeko tekla.
Dei bat erantzun nahi ez baduzu, sakatu amaitzeko tekla. Deiak desbideratzeko

telefonoaren ezarpenetan Deien desbid. > Ahots-deiak > Okupatua badago

funtzioa aktibatzen baduzu, sarrerako dei bat ukatzearekin batera deia

desbideratuko da.
Ukimen-pantaila desblokeatzeko, mugitu Desblokeatu ezkerretik eskuinera eta

erantzun edo ukatu deia.
Testu mezuaren aukera aktibatzeko eta erantzun estandar bat idazteko, aukeratu

Menua > Ezarpenak eta Deitzen > Deia > Ukatu mezudun deiak eta

Mezuaren testua.