Dei ezarpenak
Dei ezarpenak
Aukeratu Menua > Ezarpenak. Aukeratu Deitzen > Deia eta honako hauetatik:
● Bidali nire zenbakia — Aukeratu Bai deitzen ari zaren pertsonari zure telefono
zenbakia erakusteko. Zerbitzu-hornitzailearekin adostutako ezarpena
erabiltzeko, aukeratu Sarearen arabera) (sareko zerbitzua).
● Deia zain — Gaitu telefonoa dei batean zehar beste sarrera dei bat dagoela
jakinarazteko (sareko zerbitzua) edo funtzioa aktibaturik dagoen egiaztatzeko.
● Ukatu mezudun deiak — Uko egin dei bati testu-mezu batekin deitzen duen
pertsonari deia zergatik ez duzun erantzun azaltzeko.
● Mezuaren testua — Idatzi dei bati uko egiten diozunean bidaliko den testu-
mezu estandarra.
Ezarpenak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
127
● Birmarkatu automatikoki — Dei batek arrakastarik ez badu, ezarri telefonoa
gehienez hamar bider aldiz konektatzen saia dadin. Birmarkatze automatikoa
eteteko, sakatu amaitzeko tekla.
● Erak. deiaren iraupena — Aukeratu deiaren iraupena agertzea nahi duzun ala
ez dei batean zehar.
● Laburpena deiaren ond. — Aukeratu deiaren iraupena agertzea nahi duzun
ala ez dei baten ostean.
● Markatze bizkorra — Gaitu markatze bizkorra
● Edozein teklak erantzun — Gaitu edozein teklarekin erantzuteko aukera.
● Erabiltzen ari den linea — Ezarpen hau (sareko zerbitzua) SIM txartelak bi
zenbaki harpidetu, hau da, bi telefono linea onartzen baditu soilik ikus daiteke.
Aukeratu zer telefono linea erabili nahi duzun deiak egin eta testu-mezuak
bidaltzeko. Bi lineetako deiak erantzun daitezke bakarra aukeratu izan arren. 2.
linea aukeratzen baduzu eta sareko zerbitzu honetara harpidetu ez bazara, ezin
izango duzu deirik egin. Bigarren linea aukeratzen bada, agertuko da
hasierako pantailan.
● Linea aldaketa — Aukeratu linea aukeratzea eragotzi nahi duzun ala ez (sareko
zerbitzua), zure SIM txartelak onartuz gero. Ezarpen hau aldatzeko, PIN2 kodea
behar da.