Nokia 5228 - Deien murrizketa

background image

Deien murrizketa

Deien murrizketarekin (sareko zerbitzua) telefonoarekin egiten eta jasotzen

dituzun deiak murritz daitezke. Adibidez, atzerrian zaudenean nazioarteko

sarrerako edo irteerako dei guztiak murritz ditzakezu. Ezarpenak aldatzeko, lortu

deien murrizketarako pasahitza zure zerbitzu hornitzailearengandik.
Aukeratu Menua > Ezarpenak eta Deitzen > Dei-murrizketa.
Deiak murrizten dituzten segurtasun-aukerak gaituta egonda ere (deiak

blokeatzea, erabiltzaile talde itxia eta markatze finkoa, adibidez), telefonoan

programatutako larrialdiko zenbaki ofizialera deitzea dago. Deiak blokeatzeko eta

deiak desbideratzeko moduak ezin dira aldi berean gaituta eduki.

Ahots deien murrizketa

Aukeratu murrizketa aukera eta Aktibatu, Desaktibatu edo Egiaztatu egoera.

Deien murrizketak dei guztiei eragiten die, datu deiak barne.

19. Arazoak bilatu eta konpondu

Maiz egiten diren galderak ikusteko, ikus produktuaren laguntza zerbitzua

www.nokia.com/support helbidean.

G: Zein da blokeo, PIN eta PUK kodeen pasahitza?

E: Blokeo-kode lehenetsia 12345 da. Blokeo-kodea ahazten baduzu, jo telefonoaren

hornitzailearengana. PIN edo PUK kodea ahazten baduzu, edo kodea oraindik jaso

ez baduzu, jo zure zerbitzu hornitzailearengana. Pasahitzei buruzko informazio

gehiago jasotzeko, jo zure sargune hornitzailearengana, adibidez, Interneteko

zerbitzu hornitzaile komertziala (ISP) edo sare zerbitzu hornitzailea.