Nokia 5228 - Eduki babestua

background image

Eduki babestua

Eskubide digitalei buruzko lizentziak kudeatzeko, aukeratu Menua > Ezarpenak

eta Telefonoa > Telef. kudeaketa > Segurtasuna > Babestutako edukia.
Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights

Management) teknologia ezberdinak erabil ditzakete, beraien jabetza intelektuala

babesteko, copyrights-ak barne. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen

ditu DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Gailu honekin WMDRM 10, OMA DRM

1.0 eta OMA DRM 2.0 teknologiekin babestutako edukiak ikus daitezke. DRM

softwareen batek edukia babestea lortzen ez badu eta edukiaren jabeek hala

nahiko balute, DRM bidez babestutako edukia ikusteko gaitasuna baliogabetu

daiteke. Baliogabetzeak DRM bidez babestutako eduki hori zure gailuan berriztea

debeka dezake. DRM sorftware hori baliogabetzeak ez die eragiten bestelako DRM

motekin babestutako edukiei, ezta babesik gabekoei ere.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion

aktibazio kode bat dauka edukia erabiltzeko zure eskubideak azalduz.
Zure telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia baldin badauka, aktibazio-

gakoak eta edukia galduko dira telefonoaren memoria formateatuz gero.

Ezarpenak

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

126

background image

Aktibazio-gakoak eta edukia gal ditzakezu zure telefonoko fitxategiak hondatuz

gero. Aktibazio-gakoak edo edukia galtzeak, zure telefonoan berriz eduki bera

erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure

zerbitzu-hornitzailearengana.
Zenbait aktibazio gako SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke, eta eduki

babestua SIM hori telefonoan sartzen bada bakarrik ikusi ahal izango da.