Nokia 5228 - Ziurtagirien kudeaketa

background image

Ziurtagirien kudeaketa
Aukeratu Menua > Ezarpenak eta Telefonoa > Telef. kudeaketa >

Segurtasuna > Ziurtagirien kudeaketa.
Ziurtagiri digitalak Interneteko bankuetara, zenbait webgunetara edo urrutiko

zerbitzari batera konektatzeko erabili behar dira, hau da, informazio konfidentziala

bidaltzen den ekintzetan. Halaber, birus edo beste software maltzurren arriskua

murrizteko, eta deskargatutako eta instalatutako softwarearen egiazkotasuna

ziurtatzeko ere erabiliko dira.
Aukeratu hauetatik:
Autoritate ziurtagiriak — Ikusi eta editatu autoritate ziurtagiriak.

Gune fidag. ziurtagiriak — Ikusi eta editatu gune fidagarrien ziurtagiriak.

Ziurtagiri pertsonalak — Ikusi eta editatu ziurtagiri pertsonalak.

Telefono ziurtagiriak — Ikusi eta editatu telefonoko ziurtagiriak.
Ziurtagiri digitalek ez dute segurtasuna bermatzen; softwarearen jatorria

egiaztatzeko erabiltzen dira.

Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko konexioa eta software

instalazioarekin lotuta egon daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen

arren, ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun gehigarri hori

benetan aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du

eskaintzen inolako babes motarik. Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri

zuzenak, egiazkoak edo fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun gehigarria

erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen mugatua izaten dute. "Ziurtagiri

iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina" oharrak agertzen badira, ziurtagiriak

onargarria izan behar lukeen arren, egiazta ezazu telefonoko data eta ordua

zuzenak direla.

Ziurtagiriaren xehetasunak ikusi — egiazkotasuna aztertu

Ezarpenak

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

124

background image

Zerbitzari batez fidatu ahal izateko, egiaztatu bere ziurtagiriaren sinadura eta

baliozkotasuna.
Zerbitzariaren identitatea egiazkoa ez dela edo zure telefonoan segurtasun

ziurtagiri egokia ez duzula jakinaraziko zaizu.
Ziurtagiri baten xehetasunak egiaztatzeko, aukeratu Aukerak > Ziurtagiriaren

xehetas.. Ziurtagiriaren baliozkotasuna egiaztatzen da eta hauetako oharren bat

ikusiko da:
Ziurtagiria ez da fidagarria — Ez duzu ziurtagiria erabiltzeko aplikaziorik

zehaztu.

Ziurtagiria iraungita — Ziurtagiriaren baliozkotasun epea iraungi da.

Ziurtagiriak oraindik ez du balio — Ziurtagiriaren baliozkotasun epea

oraindik ez da hasi.

Ziurtagiri hondatuta — Ziurtagiria ezin da erabili. Jo ziurtagiri

hornitzailearengana.

Segurtasun ezarpenak aldatu

Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen, ziurtagiriaren jabea

konfidantzazkoa dela eta ziurtagiria benetan zerrendan dagoen jabearena dela

egiazta ezazu.
Autoritate ziurtagiri baten ezarpenak aldatzeko, aukeratu Aukerak > Fidagarrit.-

ezarpenak. Ziurtagiriaren arabera, aukeratutako ziurtagiria erabil dezaketen

aplikazioen zerrenda agertzen da. Adibidez:
Symbian instalazioa: Bai — Ziurtagiri honek Symbian sistema eragileko

aplikazio berrien iturriak ziurtatzen ditu.

Internet: Bai — Ziurtagiri honek zerbitzariak ziurtatzen ditu.

Aplikazio instalazioa: Bai — Ziurtagiri honek Java aplikazio berrien jatorria

ziurtatzen du.

Balioa aldatzeko, aukeratu Aukerak > Aldatu segurt.-ezarpenak.