Bideoak grabatu
Bideoak grabatu
1. Argazki modutik bideo modura aldatzeko, beharrezkoa bada, aukeratu eta
bideo modua .
2. Grabatzen hasteko, sakatu argazkia ateratzeko tekla edo ukitu . Grabaketa
ikono gorria agertuko da eta tonu bat entzungo da.
3. Grabaketa edozein momentutan eteteko, aukeratu Eten. Jarraitzeko, aukeratu
Jarraitu. Grabaketa eteten baduzu eta ez baduzu teklarik sakatzen minutu
batean, grabaketa gelditu egingo da.
Bisorea gerturatu edo urrutiratzeko, erabili telefonoko zoom tekla.
4. Grabatzen gelditzeko, sakatu argazkia ateratzeko tekla. Bideoklipa
automatikoki gordeko da Galeria atalean. Bideoklip baten gehienezko luzera 30
segundo ingurukoa da partekatze kalitatean eta 90 minutukoa beste kalitate
ezarpenekin.