
Datu paketeen ezarpenak
Aukeratu Menua > Ezarpenak eta Konektagarritas. > Admin. ezarp. >
Pakete-datuak.
Datu paketeen ezarpenek datu paketeen konexioa erabiltzen duten sargune
guztiengan daukate eragina.
Aukeratu hauetatik:
● Pakete-datuen konexioa — Eskuragarri denean aukeratzen baduzu eta datu
paketeak onartzen dituen sare batean bazaude, telefonoa datu paketeen sarean
erregistratzen da. Datu pakete konexio aktibo bat sortzea (adibidez, mezu
elektronikoak bidali eta jasotzeko) telefonoak beharrezkoa denean datu pakete
konexio bat sortzea baino bizkorragoa da. Datu pakete estaldurarik ez badago,
telefonoa noizbehinka datu paketeen konexioa ezartzen saiatuko da. Behar
denean aukeratuz gero, telefonoak datu paketeen konexioa erabiltzen du
horren beharra daukan aplikazio edo ekintzaren bat abiarazten baduzu.
● Sarbidea — Sargunearen izena beharrezkoa da zure telefonoa datu paketeen
modem gisa erabili nahi baduzu ordenagailu bateragarri batean.
Konexioak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
108

15. Bilatu
Bilatu zerbitzuari buruz
Aukeratu Menua > Internet > Bilaketa.
Bilatu aplikazioarekin (sareko zerbitzua) Interneten oinarritzen diren zenbait
zerbitzu erabil ditzakezu, adibidez, webguneak eta irudiak bilatzeko. Zerbitzuen
edukia eta eskuragarritasuna alda daiteke.
Bilaketa bat egin
Aukeratu Menua > Internet > Bilaketa.
Mugikorraren edukiak bilatzeko, idatzi bilaketa hitzak bilaketa eremuan edo
arakatu eduki kategoriak. Bilaketa hitzak sartzen dituzun bitartean, emaitzak
kategorien arabera sailkatzen dira. Berriki sartutako emaitzak zerrendaren
goialdean agertuko dira, hitzarekin bat badatoz.
Interneten web orriak bilatzeko, aukeratu Bilatu Interneten, bilaketa hornitzaile
bat eta sartu bilaketa hitzak bilaketa eremuan. Aukeratu duzun bilaketa
hornitzailea lehenetsitako Internet bilaketa hornitzaile bezala ezartzen da.
Jadanik bilaketa hornitzaile lehenetsi bat ezarri bada, aukeratu ezazu bilaketa
abiatzeko edo aukeratu Bilaketa zerbitzuak beste bilaketa hornitzaile bat
erabiltzeko.
Zerbitzu hornitzaile lehenetsia aldatzeko, aukeratu Aukerak > Aukeratu
zerbitzua.
Herrialde edo eskualde ezarpenak aldatzeko hornitzaile gehiago aurkitzeko,
aukeratu Aukerak > Ezarpenak > Herrialdea edo eskuald..
16. Ovi dendari buruz
Ovi dendarekin mugikorrerako jokoak, aplikazioak, bideoak, irudiak eta tonuak
deskarga ditzakezu telefonora. Elementu batzuk doakoak dira, eta beste batzuk