
Bluetooth konexioari buruz
Bluetooth konexioarekin, hari gabe konekta zaitezke beste gailu bateragarriekin,
hala nola gailu mugikorrak, ordenagailuak, aurikularrak eta autoaren kitak.
Konexioa irudiak, bideo eta soinu klipak eta oharrak bidaltzeko erabil dezakezu,
baita zure ordenagailu bateragarritik fitxategiak transferitzeko edo irudiak
inprimagailu bateragarri batetan inprimatzeko ere.
Bluetooth konexioa irrati uhinen bidez egiten denez, konektatutako gailuek ez dute
elkarri begira egon beharrik. Halere, gehienez elkarrengandik 10 metrora (33 oin)
egon behar dute eta, baina interferentziak jasan ditzakete tarteko hormak edo
tresna elektronikoak direla eta.
Konexioak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
102

Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.0 + EDR, eta ondorengo
profil hauek onartzen ditu: audio banaketa aurreratua, urruneko audio/bideo
kontrola, oinarrizko irudigintza, gailu-identifikazioa, telefono-sarea, fitxategi-
transferentzia, audio/bideo banaketa orokorra, eskulibrea, entzungailua, object
push, kontaktuetarako sarbidea, SIMerako sarbidea eta zuzeneko audio
erreprodukzio estereoa . Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu
batzuekiko operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia konpainiak
onartutako osagarri homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste gailuen
fabrikatzaileekin egiaztatu gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta,
beraz, bateriaren iraupena murrizten dute.
Telefonoa blokeatuta dagoenean, baimendutako gailuetarako konexioak soilik
ezar daitezke.