
Gailuak blokeatu
Aukeratu Menua > Ezarpenak eta Konektagarritas. > Bluetootha.
Gailu batek zure telefonoarekin Bluetooth konexio bat ezartzea galarazteko, ireki
Parekaturiko gailuak fitxa. Aukeratu blokeatu nahi duzun gailua, nabarmenduta
ez badago, eta aukeratu Aukerak > Blokeatu.
Gailu bat desblokeatzeko, ireki Blokeatutako gailuak fitxa, aukeratu gailua,
nabarmenduta ez badago, eta aukeratu Aukerak > Ezabatu.
Blokeatutako gailu guztiak desblokeatzeko, aukeratu Aukerak > Ezabatu
guztiak.
Partekatze eskaera bat ukatzen baduzu, etorkizunean gailu honek egindako
konexio eskaerak blokeatu nahi dituzun galdetuko zaizu. Eskaera onartzen baduzu,
urruneko gailua blokeatutako gailuen zerrendara gehituko da.