Urrutiko SIM modua
Aukeratu Menua > Ezarpenak eta Konektagarritas. > Bluetootha.
Urrutiko SIM modua aktibatu aurretik, bi gailuek uztartuta egon behar dute eta
beste gailuak abiarazi behar du uztartzea. Uztartutakoan, erabili 16 digituko kodea
eta ezarri beste gailua baimendu gisa.
Urrutiko SIM modua bateragarria den autorako kit osagarri batekin erabiltzeko,
gaitu Bluetooth konexioa eta zure telefonoarekin gaitu urrutiko SIM moduaren
erabilera. Gaitu zure telefonoan urrutiko SIM modua.
Zure telefonoa urrutiko SIM moduan badago, Urrutiko SIM modua azalduko da
zure hasierako pantailan. Hari gabeko sarerako konexioa itzalita dago, bateria
Konexioak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
106
adierazlearen ikurrak erakutsi bezala eta ezingo dituzu SIM txartelaren
zerbitzuak edo sare mugikorreko estaldura behar duten funtzioak erabili.
Hari gabeko telefonoa urrutiko SIM moduan egonez gero, osagarri bateragarri bat
bakarrik, autorako gailua esate baterako, erabil dezakezu deiak egin edo jasotzeko.
Honela dagoen bitartean, telefonoak ezin izango du deirik egin, telefonoan
programatuta dauden larrialdietarako zenbakietara izan ezik. Zure telefonotik
deiak egiteko, aurrena desgaitu urrutiko SIM modua. Telefonoa blokeatuta badago,
idatzi desblokeatzeko kodea.
Urrutiko SIM modua desgaitzeko, sakatu itzaltzeko tekla eta aukeratu Irten urrun.
SIM modutik.