Sarbide kodeak
Koderen bat ahaztu baduzu, jar zaitez harremanetan zerbitzu hornitzailearekin.
● Identifikazio zenbaki pertsonaleko kodea (PIN) — Kode honek zure SIM txartela
baimenik gabeko erabileraren aurka babesten du. PIN kodea (4-8 digitu) SIM
txartelarekin eskaini ohi da. PIN kodea hiru aldiz jarraian oker idatziz gero, kodea
blokeatu egingo da eta PUK kodea behar izango duzu desblokeatzeko.
Laguntza bilatu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
11
● PIN2 kodea — Kode hori (4-8 digitu) SIM txartel batzuekin dator eta beharrezkoa
da zure telefonoko funtzio batzuetara sartu ahal izateko.
● Blokeo kodea (edo segurtasun kodea) — Blokeo-kodeak zure gailua erabilera
baimendu gabearen kontra babesten lagunduko dizu. Kode lehenetsia 12345 da.
Kodea sor eta alda dezakezu eta zure telefonoak kodea eska dezan ezar
dezakezu. Kode berria ezkutuan, leku seguru batetan eta telefonotik urrun
gorde. Kodea ahazten baduzu eta telefonoa blokeatuta badago, telefonoak
laguntza teknikoa beharko du. Kostu gehigarriak aplika daitezke, eta telefonoko
datu pertsonal guztiak ezaba daitezke. Informazio gehiagorako, jarri
harremanetan Nokia Care gunearekin edo telefonoaren banatzailearekin.
● Desblokeatzeko kode pertsonala (PUK) eta PUK2 kodea — Kode horiek (8 digitu)
blokeatutako PIN edo PIN2 kodeak aldatzeko beharrezkoak dira. Kodeak SIM
txartelarekin jaso izan ezean, jarri harremanetan zure telefonoko SIM txartelaren
sareko zerbitzu-hornitzailearekin.
● IMEI (International Mobile Equipment Identity) zenbakia — Zenbaki hori (15 edo
17 digitu) GSM sarean baliozko gailu identifikatzeko erabiltzen da. Besteak beste,
lapurtutako gailuak blokea daitezke sarean sar ez daitezen. Zure telefonoaren
IMEI zenbakia bateriaren azpian aurki daiteke.