Nokia 5228 - Ukipen-pantailaren ekintzak

background image

Ukipen-pantailaren ekintzak

Sakatu eta sakatu bi aldiz

Ukipen-pantailan aplikazio bat edo beste elementu bat irekitzeko, normalean zure

atzamarrarekin edo boligrafoarekin sakatzen duzu. Baina elementu hauek

irekitzeko bi aldiz sakatu behar dituzu.

Garrantzitsua: Gailu honentzako Nokiak onartutako arkatza bakarrik erabili.

Beste edozein arkatz erabiltzeak gailuaren garantia baliogabetu dezake eta gainera

ukipen-pantaila kaltetu dezake. Saihes ezazu ukipen-pantaila urratzea. Ez erabili

inoiz luma, arkatz edo beste edozein objektu zorrotzik ukipen-pantailan idazteko.
● Aplikazio baten zerrendako elementuak, hala nola Zirriborro karpeta

Mezularitzaren karpeta zerrendan.

Aholkua: Zerrenda-ikuspegi bat irekitzean, lehen elementua

nabarmenduta egoten da. Nabarmendutako elementua irekitzeko, sakatu

behin.

● Zerrenda-ikuspegia erabiltzerakoan, menuko aplikazioak eta karpetak.
● Fitxategi zerrenda bateko fitxategiak, adibidez, Galeriako irudi eta bideoen

ikuspegiko irudi bat.
Fitxategi edo elementu bat behin sakatuz gero, ireki beharrean nabarmendu

egiten da. Elementuaren aukera eskuragarriak ikusteko, hautatu Aukerak edo,

eskuragarri bada, hautatu ikonoa tresna-barran.

Hautatu

Erabiltzaileentzako dokumentu honetan aplikazioak edo elementuak behin

sakatuta irekitzeari "hautatu" esaten zaio. Elementu bat baino gehiago jarraian

aukeratu behar badituzu, hautatu beharreko menuko elementuak gezien bidez

banatzen dira. Aukerak > Laguntza hautatzeko, sakatu Aukerak eta, jarraian,

sakatu Laguntza.

Lehen urratsak

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

23

background image

Arrastatu

Arrastatzeko, jarri atzamarra edo boligrafoa pantailan eta mugitu pantailan zehar.

Gora edo behera joateko web orrialde batean, arrastatu orria atzamarra edo

boligrafoarekin.

Pasa hatza

Irristatzeko, mugitu hatza edo boligrafoa bizkor ezkerrera edo eskuinera

pantailan. Irudi bat ikusterakoan, aurreko edo hurrengo irudia ikusteko, pasa hatza

azkar ezkerrera edo eskuinera hurrenez hurren.
Pasa hatza ukipen-pantaila desblokeatzeko

Deia erantzun gabe ukipen-pantaila desblokeatzeko,

pasa hatza eskuinetik ezkerrera. Dei-tonua

automatikoki mututzen da. Deia erantzuteko, sakatu

deitzeko tekla, eta deia baztertzeko, sakatu

amaitzeko tekla.
Pasa hatza deia erantzuteko — Sarrerako deia erantzuteko, pasa hatza ezkerretik

eskuinera.
Pasa hatza alarma isilarazteko — Alarma isilarazteko, pasa hatza ezkerretik

eskuinera. Alarma errepikarazteko, pasa hatza eskuinetik ezkerrera.

Mugitu edo joan

Barra bat duten zerrendetan gora edo behera joateko, arrastatu barraren

graduatzailea.
Bista batzuetan, atzamarra edo boligrafoa zerrendako elementu batean kokatuz

eta hau behera edo gora arrastatuz mugi zaitezke. Kontaktuetan mugitzeko, jarri

atzamarra edo boligrafoa kontaktu baten gainean eta arrastatu gora edo behera.

Aholkua: Ikonoen deskribapen laburrak ikusteko, ezarri hatza edo

boligrafoa ikonoaren gainean. Ikono guztiek ez dituzte deskribapenak

eskuragarri.

Lehen urratsak

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

24

background image

Ukipen-pantailaren argia

Ukipen-pantailaren argia itzali egiten da tarte batean inaktibo egon ondoren.

Pantailaren argia pizteko, sakatu pantaila.
Ukipen-pantaila eta teklak blokeatuta badaude, pantaila sakatuz gero ez da argia

piztuko. Pantaila eta teklak desblokeatzeko, irristatu blokeo etengailua.