Nokia 5228 - Mezuak idatzi eta bidali

background image

Mezularitza

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

52

background image

Garrantzitsua: Kontuz ibili mezuak irekitzean. Mezuek asmo txarreko

softwarea eduki dezakete edo, edonola ere, zure telefono edo ordenagailua kalte

dezakete.
Multimedia mezu bat sortu edo mezu elektroniko bat idatzi aurretik, konexio-

ezarpen egokiak izan behar dituzu zehaztuta.
Haririk gabeko sareak MMS mezuen neurria muga dezake. Txertatutako argazkiak

muga gaindituz gero, telefonoak argazkia txikiagotu dezake MMS bidez bidali ahal

izateko.
Aukera bateragarriak dituzten telefonoek soilik jaso eta bistara ditzakete

multimedia-mezuak. Mezuen itxura aldatu egiten daiteke mezua jasotzeko

erabilitako telefonoaren arabera.
Egiaztatu zure zerbitzu-hornitzaileak mezu elektronikoetarako ezarritako tamaina-

muga. Posta-zerbitzariaren tamaina-muga gainditzen duen mezu elektroniko bat

bidaltzen saiatzen bazara, mezua Irteerako ontzia karpetan geratzen da, eta

telefonoak bidaltzeko saiakerak egiten ditu erregularki. Mezu elektronikoak

bidaltzeko datu-konexioa behar da, eta erregularki bidaltzen saiatzeagatik karguak

kobra diezazkizuke zerbitzu-hornitzaileak. Irteera ontzia karpetan, mezuak

ezabatu edo Zirriborroak karpetara mugi ditzakezu.
Mezularitzako sareko zerbitzuak behar dira.
Testu- edo multimedia-mezuak bidali — Hautatu Mezu berria.
Audio-mezuak edo mezu elektronikoak bidali — Hautatu Aukerak > Sortu

mezua, eta dagokion aukera.
Hautatu hartzaileak edo taldeak kontaktuen zerrendan — Hautatu tresna-

barran.
Sartu telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa eskuz — Sakatu Nori

eremua.
Sartu multimedia-mezuaren edo mezu elektronikoaren gaia — Sartu Gaia

eremuan. Gaia eremua ikusgai ez badago, hautatu Aukerak > Mezuaren

goiburuak ikusgai dauden eremuak aldatzeko.

Mezularitza

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

53

background image

Idatzi mezua — Sakatu mezu-eremua.
Gehitu objektu bat multimedia mezuari edo mezu elektronikoari — Hautatu

eta dagokion eduki-mota. Gehitutako edukiaren arabera, mezua mota

multimedia mezura alda litzateke.
Bidali multimedia-mezua edo mezu elektronikoa — Hautatu

, edo sakatu

deitzeko tekla.
Zure telefonoak mezu bakarreko muga gainditzen duten mezuak onartzen ditu.

Mezu luzeagoak bi mezu edo gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-

hornitzaileek bidalitako mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute. Azentu-markak,

bestelako ikurrak edo zenbait hizkuntzen aukerak leku gehiago hartzen dute, eta

mezu batean bidal daitekeen karaktere kopurua murriztu egiten da.