Multimedia mezuen ezarpenak
Aukeratu Menua > Mezularitza eta Aukerak > Ezarpenak > Multimedia
mezua.
Aukeratu hauetatik:
Mezularitza
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
61
● Irudiaren neurria — Zehaztu multimedia mezuetako irudien tamaina.
● MMS sortze-modua — Gidatua aukeratzen bada, bidali behar den mezua
hartzaileak onartzen duen ala ez jakin daiteke. Murriztua aukeratzen bada,
telefonoak onartzen ez diren mezuen bidalketa eragotziko du. Mezuetan edukiak
gehitzeko jakinarazpenik jaso gabe, aukeratu Librea.
● Erabltzn. ari den sarbidea — Aukeratu konektatzeko sargune lehenetsia.
● Multimedia berreskuratz. — Hautatu mezuak jasotzeko modua, eskuragarri
badago. Etxeko sarean mezuak automatikoki jasotzeko, aukeratu Autom.
etxeko sarean. Etxeko saretik kanpo, ohar batek multimedia mezuen zentroan
mezu berri bat dagoela jakinaraziko dizu. Automatikoa beti aukeratuz gero,
telefonoak automatikoki datu pakete aktiboen konexio bat egingo du mezua
berreskuratzeko, bai etxeko sarean baita ibiltaritzan ere. Hautatu Eskuzkoa
mezularitza-zentrotik multimedia mezuak eskuz eskuratzeko edo hautatu
Desaktibatu multimedia mezurik ez jasotzeko. Eskuratze automatikoa agian ez
da herrialde guztietan onartzen.
● Onartu izengab. mezuak — Baztertu igorle anonimoen mezuak.
● Publizitatea jaso — Jaso iragarkiak multimedia mezu gisa (sareko zerbitzua).
● Jaso txostenak — Bistaratu mezuen egoera erregistroan (sareko zerbitzua).
● Ukatu txosten-bidalketa — Saihestu telefonoak jasotako mezuen
irakurragiriak bidaltzea.
● Mezuaren balioduntasuna — Aukeratu mezu zentroak zenbat denboran saiatu
behar duen mezua bidaltzen, lehenengo saiakerak huts egingo balu (sareko
zerbitzua). Zehaztutako denbora epean mezua ezin izan bada bidali, mezuen
zentrotik ezabatuko da.
Telefonoak sareko konexioa behar du bidalitako mezu bat jaso edo irakurri den
jakiteko. Sarearen eta beste hainbat baldintzen arabera, informazio hau ez da
guztiz fidagarria.