
Ovi kontaktuak erabiltzen hasi
Hautatu Kontaktuak eta ireki Ovi fitxa.
Ovi kontaktuak zerbitzua Ovi-ren atal bat da eta kontu bereko datuak erabiltzen
ditu.
Ovi eta bere zerbitzuak erabiltzen berria bazara, Ovi kontaktuak erabiltzen hasteko,
Ovi-n erregistratu behar duzu Nokia kontu bat sortuz.
Nokia kontu bat sortu
1. Hautatu Ovi txata eta, eskatutakoan, konektatu Internetera.
2. Idatzi beharrezko datuak.
3. Nire profila ikuspegian, idatzi zure profilaren informazioa. Zure izena eta
abizena derrigorrezkoak dira.
4. Hautatu Eginda.
Dagoeneko ordenagailuarekin edo mugikorrarekin Ovi-n erregistratu bazara, Ovi
kontaktuak erabiltzen has zaitezke kontu berarekin.
Ovi kontaktuak zerbitzuan saioa hasi eta zerbitzua aktibatu — Hautatu Ovi
txata eta idatzi zure erabiltzaile-izena eta pasahitza. Ovi kontaktuak ataleko
profileko xehetasunak oraindik zehaztu ez badituzu, ezar itzazu eta hautatu
Eginda. Zure izena eta abizena derrigorrezkoak dira.