Ovi kontaktuak zerbitzuaren ezarpenak
Hautatu Aukerak > Ezarpenak.
Hautatu aukera hauetariko bat:
● Kontua — Sartu zure kontuaren xehetasunetara eta zehaztu zure ikusgaitasuna
besteen bilaketetarako.
● Presentzia — Erakutsi kontaktuei zure kokapenari buruzko informazioa eta
baimendu zure kontaktuek telefono dei bat egiten ari zarela ikustea (deien
egoera).
● Pertsonalizazioa — Aldatu Ovi kontaktuak aplikazioaren saio-hasierari eta
tonuei erlazionatutako ezarpenak eta onartu lagunen gonbidapenak
automatikoki.
● Konexioa — Hautatu erabili beharreko sare-konexioa eta aktibatu ibiltaritzaren
jakinarazpenak.
Datu-paketeen konexioa erabiliz gero, datu-kopuru handiak igor daitezke
zerbitzu-hornitzailearen saretik. Datu transmisioen kostuei buruzko
informazioa lortzeko, jo zure sarearen zerbitzu-hornitzailearengana.
● Irten — Amaitu txat aktibo guztiak eta itxi aplikazioa.