
Sortu eta editatu zure profila
Zure profileko informazioa editatu — Hautatu Nire profila.
Ovi kontaktuak aplikazioko zure lagunen profilak ikusi — Hautatu lagun bat
eta Aukerak > Profila.
Profileko informazioa ikusgai dago Ovi kontaktuak zerbitzuko lagunentzat. Ovi
kontaktuak zerbitzuko gainerako erabiltzaileek profileko xehetasun hauek soilik
dituzte ikusgai: izena eta abizena. Zure pribatutasun-ezarpenak aldatzeko, sartu
Ovi-ra ordenagailutik eta hasi saioa zure Nokia kontuan.
Zure profileko irudia aldatu — Hautatu profileko irudia, Hautatu irudi bat eta
irudi berria. Uneko irudia ere edita edo ken dezakezu edo profilerako argazki bat
atera dezakezu.
Zure eskuragarritasuna aldatu — Modu lehenetsian, zure eskuragarritasuna
Eskuragarri da. Eskuragarritasuna aldatzeko, hautatu ikonoa.
Unean egiten ari zarena lagunei esan — Hautatu Zer egiten ari zara? eta idatzi
testua eremuan.
Unean entzuten ari zaren musika lagunei erakutsi — Hautatu Orain
entzungai. Horretarako, presentziaren ezarpenetan erreprodukzioari buruzko
informazioa partekatzea baimendu behar duzu.
Zure kontakturako informazioa editatu — Hautatu eremua eta idatzi testua.
Nire profila ikuspegian, hautatu Aukerak eta hurrengoetatik:
● Editatu testua — Ebaki, kopiatu edo itsatsi testua.
● Aldatu — Aldatu egoera (egoeraren eremua hautatuta baduzu).
Mezularitza
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
65

● Desegin aldaketak — Desegin profilaren ikuspegian egindako aldaketak.
Aukera eskuragarriak desberdinak izan daitezke.