
Txateatu lagunekin
Lagun batekin txateatzen hasi — Hautatu laguna.
Txat mezuak bidali — Idatzi testua mezuaren eremuan eta hautatu bidaltzeko
ikonoa.
Txataren ikuspegian, hautatu Aukerak eta hurrengoetatik:
● Bidali — Bidali mezua.
● Gehitu emotikonoa — Txertatu emotikono bat.
● Bidali nire kokapena — Bidali zure kokapen-datuak txateko lagunari (bi
gailuek onartzen badute).
● Profila — Ikusi lagun baten xehetasunak.
● Nire profila — Hautatu zure egoera edo profilaren irudia, pertsonalizatu zure
mezua edo aldatu zure xehetasunak.
● Editatu testua — Kopiatu edo itsatsi testua.
● Amaitu txata — Amaitu txat aktiboa.
● Irten — Amaitu txat aktibo guztiak eta itxi aplikazioa.
Aukera eskuragarriak ezberdinak izan daitezke.
Zure lagunaren kokapen-datuak jasotzeko Maps aplikazioa izan behar duzu.
Kokapen-datuak bidaltzeko eta jasotzeko Maps eta Posizionamendua aplikazioak
izan behar dira.
Zure lagunaren kokapena ikusi — Hautatu Erakutsi mapan.
Txata amaitu gabe Ovi kontaktuak zerbitzuaren ikuspegi nagusira itzuli —
Hautatu Atzera.
Txateko telefono zenbakiak gehitu, kopiatu edo bertara deitu — Joan txateko
telefono zenbaki batera eta hautatu Aukerak eta aukera egokia.