Mezu elektronikoak berreskuratu
Aukeratu Menua > Mezularitza eta postontzi bat.
Deskonektatuta bazaude, sakatu Aukerak > Konektatu urrutiko postontzira
konektatzeko.
Garrantzitsua: Kontuz ibili mezuak irekitzean. Mezuek asmo txarreko
softwarea eduki dezakete edo, edonola ere, zure telefono edo ordenagailua kalte
dezakete.
1. Urrutiko postontzi batera konektatutakoan, aukeratu Aukerak >
Berreskuratu pos. elek. > Berria mezu berri guztiak berreskuratzeko,
Hautatuak markatutako mezuak bakarrik berreskuratzeko edo Guztiak
postontziko mezu guztiak berreskuratzeko.
Mezularitza
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
57
Mezuak berreskuratzea bertan behera uzteko, aukeratu Utzi.
2. Konexioa moztu eta mezu elektroniko deskonektatuta zaudela ikusteko,
aukeratu Aukerak > Deskonektatu.
3. Mezu elektroniko bat irekitzeko, aukeratu mezua. Mezu elektronikoa
berreskuratu ez bada eta deskonektatuta bazaude, mezua urrutiko postontzitik
berreskuratu nahi duzun galdetuko zaizu.
Mezu elektronikoetako eranskinak ikusteko, ireki mezua eta aukeratu
adierazlearen eremua. Telefonoak eranskina berreskuratu ez badu, aukeratu
Aukerak > Berreskuratu.
Mezu elektronikoak automatikoki berreskuratzeko, aukeratu Aukerak > Posta
elek. ezarpenak > Berreskuratze automat..
Telefonoan mezu elektronikoak automatikoki jasotzea zehaztuz gero, zerbitzu
hornitzailearen saretik datu kopuru handiak bidaliko dira. Datuak igortzeko tarifei
buruzko informazioa jasotzeko, jo zerbitzu hornitzailearengana.