Erreprodukzio zerrendak
Aukeratu Menua > Musika > Mus.-jogail. eta Errepr.-zerrend..
Erreprodukzio zerrendaren xehetasunak ikusteko, aukeratu Aukerak > Errepr.-
zerr. xehetas..
Musikaren karpeta
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
74
Erreprodukzio zerrenda bat sortu
1. Aukeratu Aukerak > Errepr.-zerr. berria.
2. Izena eman erreprodukzio zerrendari eta aukeratu Ados.
3. Abestiak orain gehitzeko, aukeratu Bai; abestiak beranduago gehitzeko,
aukeratu Ez.
4. Bai aukeratzen baduzu, aukeratu artistak zerrendara gehitu nahi dituzun
abestiak aurkitzeko. Aukeratu Gehitu elementuak gehitzeko.
Artistaren izenaren azpian abestien zerrenda ikusi nahi baduzu, aukeratu
Zabaldu. Abesti zerrenda ezkutatzeko, aukeratu Tolestu.
5. Aukeraketa egin ondoren, aukeratu Egina.
Memoria txartel bateragarri bat sartuta badago, erreprodukzio zerrenda
memoria txartelean gordeko da.
Beranduago abesti gehiago gehitzeko, erreprodukzio zerrenda ikusterakoan,
aukeratu Aukerak > Gehitu abestiak.
Musika menuaren ikuspegi desberdinetatik abestiak, albumak, artistak, generoak
eta egileak zerrenda batean gehitzeko, aukeratu elementu bat eta Aukerak >
Gehitu errepr.-zerren.ra > Gorderiko errep-.zerr. edo Errepr.-zerr. berria.
Zerrenda batetik abesti bat ezabatzeko, aukeratu Aukerak > Kendu. Honela
abestia ez da telefonotik ezabatuko, zerrendatik baizik.
Erreprodukzio zerrenda batean abestiak berrantolatzeko, aukeratu nahi duzun
abestia eta Aukerak > Berrant. errepr.-zerr.. Abesti bat hartu eta kokapen berri
batean uzteko, aukeratu abestia nahi den lekuan eta Jaregin. Erreprodukzio
zerrenda berrantolatzen amaitzeko, aukeratu Egina.