Nokia 5228 - Bideo zentroaren ezarpenak

background image

Bideo zentroaren ezarpenak

Bideo zentroko ikuspegi nagusian, aukeratu Aukerak > Ezarpenak eta hauetatik:
Bideo zerb. hautaketa — Aukeratu Bideo zentroko aplikazioan agertu

beharreko zerbitzuak. Bideo zerbitzu baten xehetasunak gehi, ezaba, edita eta

ikus ditzakezu ere. Aurretik instalatutako bideo zerbitzuak ezin dira editatu.

Konexio ezarpenak — Sare konexiorako erabiltzen den sare helburua

zehazteko, aukeratu Sare konexioa. Konexio bat eskuz aukeratzeko Bideo

zentroa sare konexio bat irekitzen duen bakoitzean, aukeratu Galdetu beti.
GPRS konexioa gaitu edo desgaitzeko, aukeratu Berretsi GPRS erabilera.
Ibiltaritza gaitu edo desgaitzeko, aukeratu Berretsi ibiltaritza.

Gurasoen kontrola — Ezarri bideoentzako adin muga. Behar den pasahitza

telefonoaren blokeo kodearen berdina da. Lehenetsitako blokeo kodea 12345

da. Bideo eskaera zerbitzuetan, muga adina bereko edo handieneko bideoak,

ezkutatzen dira.

Hobetsitako memoria — Aukeratu deskargatutako bideoak telefonoaren

memorian edo memoria txartel bateragarri batean gordeko diren.

Koadro txikiak — Aukeratu bideo jarioetan miniaturak deskargatu eta ikusi

nahi dituzun ala ez.

13. Web arakatzailea

Web arakatzailearekin, HTML (Hypertext Markup Language) kodeketa erabiltzen

duten orriak jatorrizko diseinuan ikus daitezke (sareko zerbitzua). Telefono

mugikorrentzat zuzendutako web orriak ere araka daitezke eta xhtml (Extensible

Hypertext Markup Language) edo wml (Wireless Markup Language) erabil daiteke.
Weba arakatzeko, Interneteko sargune batek zehaztuta egon behar du telefonoan.