Nire bideoak
Nire bideoak bideo guztiak gordetzen diren lekua da. Deskargatutako bideoak eta
gailuaren kamerarekin grabatutako bideoklipak ikuspegi ezberdinetan zerrenda
daitezke.
Karpeta bat ireki eta bideoklipak ikusteko, aukeratu karpeta. Bideoklip bat
erreproduzitzen ari denean, aukeraketa teklak erreproduzitzailea kontrolatzeko
erabiltzeko sakatu pantaila.
Bolumena aldatzeko, sakatu bolumen tekla.
Aukeratu Aukerak eta hauetatik:
● Jarraitu deskarga — Berrekin bertan behera utzitako edo huts egin duen
deskarga bat.
● Ezeztatu deskarga — Ezeztatu deskarga bat.
● Bideo xehetasunak — Ikusi bideoklip bati buruzko informazioa.
● Aurkitu — Bideoklip bat aurkitu. Idatzi fitxategiaren izenarekin bat datorren
bilaketa-testua.
● Memoria egoera — Ikusi erabilitako eta libre dagoen memoria.
● Sailkatu honen arabera — Sailkatu bideoklipak. Hautatu nahi duzun kategoria.
● Mugitu eta kopiatu — Bideoklipak mugitu edo kopiatu. Hautatu Kopiatu edo
Mugitu eta nahi duzun lekua.