
Bilatu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
109

ordaindu egin behar dira, kreditu-txartela erabiliz edo mugikorraren fakturaren
bitartez. Ovi dendak zure telefono mugikorrarekin bateragarria den eta zure
zaletasunekin eta kokapenarekin bat datorren edukia eskaintzen dizu.
17. Beste aplikazio batzuk
Ordularia
Ezarri ordua eta data
Hautatu Menua > Aplikazioak > Erlojua.
Aukeratu Aukerak > Ezarpenak eta hurrengoetatik:
● Ordua — Ezarri ordua.
● Data — Ezarri data.
● Ordu-eguneratze autom. — Ezarri sareak zure mugikorraren ordua, data eta
ordu-eremua automatikoki eguneratzea (sareko zerbitzua).
Alarma
Hautatu Menua > Aplikazioak > Erlojua.
Alarma berri bat ezartzeko, hautatu Alarma berria. Ezarri alarmaren ordua.
Hautatu Errepikatu alarma errepika dadin eta noiz errepikatzea nahi duzun
zehazteko eta hautatu Egina.
Zure alarma aktibo eta ez aktiboak ikusteko, aukeratu Alarmak. Aktibatzerakoan,
ikusten da. Alarma errepikaturik badago, ikusten da.
Alarma bat kentzeko, aukeratu Alarmak, joan alarmara eta aukeratu Aukerak >
Kendu alarma.
Alarma jotzen duenean alarma desaktibatzeko, hautatu Gelditu. Alarma
errepikatzeko, hautatu Errepikatu. Telefonoa itzalita badago alarma jo behar
duenean, telefonoa piztuko da eta alarma-tonua jotzen hasiko da.
Alarma errepikatzeko tartea zehazteko, hautatu Aukerak > Ezarpenak > Alarma
errepika. tartea.