Bateria eta kargagailuaren informazioa
Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da. Telefono honekin erabili
beharreko bateria BL-5J da. Baliteke Nokiak bateria modelo gehiago eskuragarri
izatea telefono honentzat. Telefono hau ondorengo bateriek emandako
energiarekin erabili behar da: AC-8E. Kargagailuaren modelo zenbakia ezberdina
izan daiteke entxufe motaren arabera. Entxufe ezberdinak ondorengoen bidez
identifikatzen dira: E, EB, X, AR, U, A, C, K edo UB.
Bateria behin eta berriro karga edo deskarga daiteke, baina azkenean agortu egiten
da. Hitz egiteko eta egoneko tarteak ohi baino nabarmen laburragoak badira,
bateria aldatu egin beharra dago. Erabili soilik Nokiak onartutako bateriak eta
kargatu bateria Nokiak zure telefonorako diseinaturiko kargagailu homologatuekin
soilik.
Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria luzaroan erabili ez baldin bada,
beharbada kargagailua konektatu, deskonektatu eta berriz ere konektatu egin
beharko da bateria kargatzen has dadin. Bateria guztiz deskargatuta baldin
badago, kargagailuaren ikurra pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte
minutu batzuk igaro litezke.
Segurtasunez kentzea. Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargagailua
deskonektatu.
Modu egokian kargatzea. Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta
telefonotik deskonektatu. Ez utzi guztiz kargatutako bateriarik kargagailura
konektatuta, gehiegi kargatzeak bateriaren iraupena labur baitezake. Guztiz
kargatutako bateria erabili gabe utziz gero, pixkanaka deskargatu egingo da.
Saihestu tenperatua altuegiak edo baxuegiak. Bateria 15º eta 25º artean gordetzen
saiatu. Tenperatura oso altu edo baxuek bateriaren bizitza eta gaitasuna murrizten
dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza duen telefonoak denboraldi batean ez
funtzionatzea. Bateriaren errendimendua asko gutxitzen da zero azpiko
tenperaturetan.
Ez eragin zirkuitulaburrik. Nahi gabe zirkuitulaburra sor daiteke, metalezko
objekturen batek (txanpon bat, klip bat edo axota bat, adibidez) bateriaren terminal
Produktu- eta segurtasun-informazioa
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
134
positibo (+) eta negatiboak (-) zuzenean konektatzen baditu. (horiek banda
metalikoen antza dute baterian). Sakelean edo poltsan ordezko bateria bat
eramanez gero hori gerta liteke. Terminaletan zirkuitu-laburrik gertatuz gero,
bateria edo konektatutako objektua hondatu egin litezke.
Botatzea. Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta. Bateriak botatzeko
garaian, tokian tokiko arauak bete behar dira. Ahal dela, birziklatu. Ez bota etxeko
gainerako hondakinekin batera.
Isurtzea. Ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu, deformatu, zulatu edo txikitu
telefonoa edo bateriak. Isurketarik gertatuz gero, saihestu bateriaren likidoa azala
edo begiak ukitzea. Hori gertatuz gero, busti urarekin kaltetutako tokiak ahal
bezain laster edo zoaz medikuarengana.
Kaltetzea. Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu arrotzik sartu. Era
berean, ez ezazu bateria ur edo beste likidoren batean murgildu edo busti. Bateriak
lehertu egin daitezke hondatuta badaude.
Behar bezala erabiltzea. Bateria dagokion helbururako bakarrik erabili. Bateriaren
erabilera okerrak sute, leherketa edo bestelako arriskuren bat eragin lezake.
Telefonoa edo bateria eroriz gero, gainazal gogor batera bereziki, eta kaltetu egin
dela irudituko balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu zentroren batera erabiltzen
jarraitu aurretik. Ez erabili hondatuta dagoen kargagailu edo bateriarik. Zure
bateria umeen eskuetatik urrun mantendu.