Ibilgailuak
Irrati-frekuentziako seinaleek ibilgailuetan gaizki instalatutako edo gaizki
babestutako sistema elektronikoetan eragina izan dezakete, hala nola, erregaiaren
Produktu- eta segurtasun-informazioa
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
139
injekzio elektronikoetan, balazten blokeoa saihesteko sistema elektronikoetan,
abiaduraren kontrol elektronikoetan edo airbag sistemetan. Informazioa lortzeko,
egiaztatu autoaren edo honen ekipamenduaren fabrikatzailearekin.
Langile kualifikatuek soilik ikuska ditzakete telefonoak eta ibilgailuetan instalatu.
Behar bezala instalatu edo erabili ezean, arriskuak sor daitezke eta bermea
baliogabe daiteke. Egiaztatu erregularki ibilgailuan instalatutako hari gabeko
osagarriek behar bezala funtzionatzen dutela. Ez gorde edo eraman likido sukoiak,
gasak edo material lehergarriak telefonoa, haren zatiak edo osagarriak
daramatzazun toki berean. Gogoratu airbag-ak indar handiarekin puzten dela. Ez
jarri telefonoa edo osagarriak airbag-a aterako den tokian.
Itzali telefonoa hegazkinera igo aurretik. Hari gabeko gailuak hegazkinean
erabiltzea arriskutsua izan daiteke hegazkinaren funtzionamendurako eta legez
kanpokoa izan daitekeelako.