Inguru eragilea
Telefono honek irrati-frekuentziekiko esposizio-arauak betetzen ditu baldin eta
modu egokian erabiltzen bada edo belarritik honako gutxieneko tartea mantentzen
bada: 1,5 zentimetro (5/8 hazbete). Soinean eraman ditzakezun zorro babesle,
gerriko poltsatxo edo euskarriek ez lukete metalik izan behar eta telefonoa
gorputzetik aurrez aipatutako distantziara eraman beharko zenuke.
Datu-fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, kalitate honeko sare konexioa
beharrezkoa da. Datu-fitxategiak edo mezuak beranduago bidaliko dira horrelako
konexioren bat eskuragarri egon arte. Jarraitu tarteari buruzko argibideak
transmisioa amaitu arte.
Telefonoaren atal batzuk magnetikoak dira. Telefonoak material metalikoak erakar
ditzake. Ez itzazu jarri kreditu txartelak edo beste biltegiratzeko modu
magnetikorik gailuarengandik hurbil; bestela, gordetzen duen informazioa
ezabatu daiteke.
hala nola, abiadura handiko datu-konexioa aplikazioaren eragiketan zehar,
telefonoa bero daiteke. Gehienetan hau normala izaten da. Telefonoa ongi ez
dabilela irudituko balitzaizu, eraman ezazu zure inguruan dagoen baimendutako
zerbitzu gunera.
Produktu- eta segurtasun-informazioa
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
138