Nokia 5228 - Larrialdi deiak

background image

Larrialdi deiak

Garrantzitsua: Telefono mugikorrek, telefono hau barne, irrati seinaleak,

hari gabeko eta lehorreko sareak eta erabiltzaileak programatutako funtzioak

Produktu- eta segurtasun-informazioa

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

140

background image

erabiliz funtzionatzen dute. Zure gailuak Internet bidezko ahots deiak onartzen

baditu (Interneteko deiak), aktibatu bai mugikorra bai Interneteko telefonoa.

Honela, telefonoak larrialdi deiak egiteko mugikorraren sarea eta Internet

hornitzailea erabiliko ditu aktibatuta badaude. Ez da uneoro konektatzeko aukera

izatea ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon telefono mugikor baten menpe komunikazio

garrantzitsuetarako, adibidez, osasun larrialdietarako.
Larrialdi deiak egiteko:
1. Telefonoa itzalita badago, piztu ezazu. Egiaztatu seinaleak behar besteko

indarra daukan ala ez. Telefono motaren arabera, baliteke ondorengoak ere

egin behar izatea:
● Sartu SIM txartela, telefonoak bat badarabil.
● Desgaitu aktibatu dituzun zenbait dei murrizketa.
● Aldatu profila deskonektatuta modutik modu aktibora.
● Pantaila eta teklatua blokeatuta badaude, mugitu telefonoaren alboan

dagoen blokeo etengailua desblokeatzeko.

2. Sakatu amaitzeko tekla behar bezain beste, bistaratutakoa ezabatu eta

telefonoa deietarako prestatzeko.

3. Markatzailea irekitzeko, hautatu Telefonoa edo .
4. Idatzi zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi zenbakiak tokiaren

arabera alda daitezke.

5. Sakatu deitzeko tekla.
Larrialdi dei bat egitean, eman ezazu beharrezko informazio guztia ahalik eta

zehatzen. Zure telefono mugikorra komunikatzeko modu bakarra izan daiteke

istripu bat dagoen tokian. Ez amaitu deia hori egiteko baimenik ez den bitartean.