Segurtasuna
Jarraibide erraz hauek irakurri. Jarraibideok ez betetzea arriskutsua edo legez
kanpokoa izan daiteke. Informazio gehiago behar izanez gero, erabiltzailearen gida
osoa irakurri.
MODU SEGURUAN PIZTU
Ez piztu telefonoa haririk gabeko telefonoak erabiltzea debekatuta
baldin badago edo interferentziarik edo arriskurik sor baliteke.
ERREPIDEAN KONTUZ IBILTZEA DA GARRANTZITSUENA
Herri bakoitzeko arau guztiak bete. Gidatzeko orduan, eskuak beti libre
eduki autoa gidatzeko. Gidatzen ari zarenean, errepidean kontuz ibiltzea
da garrantzitsuena.
INTERFERENTZIAK
Haririk gabeko telefono guztiek interferentziak jasan ditzakete, eta
horrek telefonoaren jarduna kaltetu dezake.
DEBEKATUTAKO TOKIETAN ITZALI
Telefonoa erabiltzeko murrizketa guztiak bete. Hegazkinetan eta
medikuntzako tresneria, erregai, produktu kimiko edo leherketen
arriskua duten guneen inguruan telefonoa itzali.
ZERBITZU HOMOLOGATUA
Langile homologatuek bakarrik instalatu edo konpondu dezakete
telefonoa.
OSAGARRIAK ETA BATERIAK
Osagarri eta bateria onartuak soilik erabili behar dira. Ez konektatu
produktu bateraezinik.
URAREKIKO ERRESISTENTZIA
Zure telefonoak ez du urarekiko erresistentziarik. Lehor manten ezazu.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
7