Sareko zerbitzuak
Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko zerbitzu-hornitzaile baten harpidedun izatea
beharrezkoa da. Zenbait aukera ez daude erabilgarri sare guztietan, zenbait
funtziok zerbitzu-hornitzaileekin akordio bereziak izatea eska dezakete. Sareko
zerbitzuak erabiltzean datu-transmisioak gauzatzen dira. Jo zerbitzu-hornitzailera
zure hornitzailearen sareko eta roaming sareetako datu-transmisio tarifak
ezagutzeko. Zure zerbitzu-hornitzaileak zer kostu aplikatuko den azal dezake.
Zenbait sarek sareko laguntza behar duten funtzioak erabiltzeko moduan eragiten
duten murrizketak izan ditzakete, TCP/IP protokoloetan funtzionatzen duten eta
hizkuntzaren araberako karaktereak dituzten WAP 2.0 protokoloak (HTTP eta SSL)
bezalako teknologia zehatzak esaterako.
Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko zenbait aukera ezgaitzeko edo ez
aktibatzeko eskatu liezazuke. Kasu horretan, aukera horiek ez dira telefonoko
menuan agertuko. Telefonoak menuaren izenak, menuaren ordena eta ikonoak
bezalako elementuak pertsonaliza daitezke.
Segurtasuna
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
9