Zure telefonoa
Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko telefonoa GSM/EDGE
850/900/1800/1900 MHz sareak erabiltzeko homologatuta dago. Sareei buruzko
informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Telefonoak konexio-metodo ugari onartzen ditu eta, ordenagailuak bezala,
telefonoa birusen eta bestelako eduki kaltegarrien eraginpean egon daiteke. Mezu,
konektibitate eskaera, bilaketa eta deskargekin kontu berezia izan. Instalatu eta
erabili soilik babes egokia eskaintzen duten iturri fidagarrietako zerbitzu eta
softwareak, hala nola, Symbian Signed ziurtagiria duten aplikazioak edo Java
Verified™ azterketa gainditu dutenak. Zure telefonoan eta hari konektatutako
edozein ordenagailutan birus kontrako edo bestelako segurtasun softwarea
instalatzea gomendatzen da.
Baliteke telefonoak laster-markak eta Interneteko hirugarrenen guneetarako
estekak instalatuta izatea; beraz, hirugarrenen guneetan sartzeko aukera izan
dezakezu. Hauek ez daude Nokia konpainiarekin afiliatuta eta Nokia konpainiak ez
du hauen inolako erantzukizunik bere gain hartzen. Gune hauetan sartzen bazara,
kontutan hartu segurtasuna eta edukiak.
Abisua: Iratzargailua ez beste aukerarik erabiltzeko, telefonoak piztuta egon
behar du. Ez piztu telefonoa, haririk gabeko gailuen erabilerak interferentziarik edo
arriskurik sor badezake.
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta errespetatu tokian tokiko
ohiturak eta besteen pribatutasun eta legezko eskubideak, copyright eskubideak
barne. Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu,
aldatu, igorri edo bidali edo birbidaltzea galarazita egon liteke.
Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren segurtasun-kopiak egitea edo
informazio hori idatziz gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren erabiltzaile-gida irakurri,
segurtasunari buruzko xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu produktu
bateraezinik.
Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen berdinak ez izatea.
Segurtasuna
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
8
Jo ezazu erabiltzailearen gidara zure gailuari buruzko informazio garrantzitsu
gehiago izateko.