Nokia 5228 - Deskonektatuta profila

background image

Deskonektatuta profila

Lineaz kanpoko profilarekin, telefonoa erabil dezakezu haririk gabeko sare

zelularrera konektatu gabe. Lineaz kanpo profila aktibatuta dagoenean, telefonoa

SIM txartelik gabe erabil daiteke.
Aktibatu lineaz kanpoko profila — Sakatu labur pizteko tekla eta aukeratu

Lineaz kanpo.
Lineaz kanpoko profila aktibatzen duzunean, sare zelularreko konexioa ixten da.

Telefonotik eta telefonorako sare zelularreko Irrati frekuentzia seinale guztiak

mozten dira. Sare zelularra erabiliz mezuak bidaltzen saiatzen bazara irteera

erretiluan jartzen dira geroago bidaltzeko.

Garrantzitsua: Lineaz kanpoko profilean ezin da deirik egin edo jaso, ezta

haririk gabeko sare estaldura eskatzen duten beste funtzio batzuk erabili ere. Hala

ere, zure telefonoan ezarritako larrialdi zenbaki ofizialera dei liteke ere. Deiak egin

ahal izateko, lehenik eta behin profilak aldatu eta, gero, telefonoaren

funtzionalitatea aktibatu behar da. Gailua blokeatua izan bada, sar ezazu

blokeatzeko kodea.

Telefonoa

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

30