Edukia transferitu
Switch aplikazioa erabil dezakezu lehen zeneukan Nokia telefonotik zure telefonora
edukia kopiatzeko, adibidez: telefono zenbakiak, helbideak, egutegiko elementuak
eta argazkiak.
Gailu igorlearen modeloak transferi daitekeen eduki mota mugatzen du. Gailu
horrek sinkronizazioa onartzen badu, gailu batetik bestera datuak ere sinkroniza
daitezke. Zure gailuak beste gailua bateragarria ez dela jakinarazten dizu.
Beste gailua SIM txartelik gabe piztu ezin bada, zure SIM txartela sar dezakezu
bertan. Zure telefonoa SIM txartelik gabe pizten denean, deskonektatuta profila
automatikoki aktibatzen da.
Edukia lehenengo aldiz transferitu
1. Beste gailuko datuak lehenengo aldiz berreskuratzeko, zure gailuan hautatu
Menua > Aplikazioak > Transferen..
2. Aukeratu datuak transferitzeko erabili nahi duzun konexio mota. Bi gailuek
aukeratutako konexio mota onartzea beharrezkoa da.
3. Bluetootha konexio mota gisa aukeratzen baduzu, konektatu bi gailuak. Zure
gailuak Bluetooth konexioa duten gailuak bilatzea nahi baduzu, aukeratu
Jarraitu. Aukeratu edukia zein gailutik transferitu nahi duzun. Zure gailuan
kode bat sartzea eskatzen zaizu. Kode bat idatzi (1 eta 16 digitu bitarte) eta
aukeratu Ados. Idatzi kode berbera beste gailuan eta aukeratu Ados. Gailuak
dagoeneko uztartuta daude.
Balitek aurreko Nokia telefonoek Switch aplikazioa ez edukitzea. Kasu honetan,
Switch aplikazioa beste gailura mezu gisa bidaliko da. Switch aplikazioa beste
gailuan instalatzeko, ireki mezua eta jarraitu pantailako argibideak.
4. Zure telefonoan aukeratu beste gailutik transferitu nahi duzun edukia.
Transferentzia hasi denean, hau ezezta daiteke eta geroago jarraitu.
Edukia beste gailuaren memoriatik zure gailun dagokion lekura transferitzen da.
Transferentzia denbora transferitu beharreko datu kopuruaren araberakoa da.
Telefonoa
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
27