Pantailako adierazleak
Telefonoa GSM sare batean erabiltzen ari da (sareko zerbitzua).
Mezularitzako Sarrera ontzia karpetan irakurri gabeko mezu bat edo gehiago
dauzkazu.
Mezu elektroniko bat jaso duzu urruneko postontzian.
Irteera ontzia karpetan bidali beharreko mezuak daude.
Galdutako deiak dituzu.
Tonu mota Isilik gisa ezarrita dago eta mezuen eta posta elektronikoaren
abisuak itzalita daude.
Programatutako profil bat aktibatuta dago.
Ukipen pantaila eta teklatua blokeatuta daude.
Alarma bat aktibatuta dago.
Bigarren telefonoko linea erabiltzen ari da (sareko zerbitzua).
Telefonoak jasotako dei guztiak beste zenbaki batera desbideratzen ari
dira (sareko zerbitzua). Telefonoko bi linea aktibo badituzu, zenbaki batek aktibo
dagoena erakutsiko dizu.
Aurikular bateragarriak telefonora konektatuta daude.
Testu telefono bateragarri bat telefonora konektatuta dago.
GPRS datu pakete konexio bat aktibo dago (sareko zerbitzua). ikurrak
konexioa atxikia dagoela adierazten du eta ikurrak konexioa erabilgarri dagoela.
EGPRSrekin bateragarria den sarearen zati batean datu pakete konexio bat
aktibo dago (sareko zerbitzua). ikurrak konexioa atxikia dagoela adierazten du
eta ikurrak konexioa erabilgarri dagoela. Ikonoek sarean EGPRS eskuragarri
dagoela adierazten dute, baina telefonoak ez du zertan EGPRS erabili beharrik
datuak transferitzeko.
Bluetooth konexioa aktibatuta dago.
Telefonoa
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
28
Datuak Bluetooth konexioa erabiliz bidaltzen ari dira. Adierazleak dardara
egiten duenean, telefonoa beste batekin konektatzen saiatzen ari dela esan nahi
du.
USB konexio bat aktibo dago.
Sinkronizatzen ari da.