Ohizko idazketa modua
Sakatu zenbaki tekla bat (1 eta 9 bitartean) behin baino gehiagotan nahi den
karakterea agertu arte. Zenbaki tekla batean ikus daitezkeen karakteretaz gain,
karaktere gehiago daude eskuragarri.
Hurrengo letra sakatu berri duzun tekla berdinean badago, itxaron kurtsorea agertu
arte (edo mugitu kurtsorea aurrera etenaldia amaitzeko) eta idatzi letra.
Tarte bat sartzeko, sakatu 0. Kurtsorea hurrengo lerrora mugitzeko, sakatu 0 hiru
aldiz.