
Sarea arakatu
Aukeratu Menua > Internet > Weba.
Sarea arakatzeko, sakatu tresna-barrako Joan web helbidera eta idatzi web
helbide bat.
Besterik adierazi ezean, nabigatzailea pantaila osoa moduan dago. Pantaila osoa
modutik irteteko, kolpatu bi aldiz behe aldeko eskuineko ertzeko gezian.
Baliteke web orri batzuk ikusteko memoria kopuru handia behar duten materiala
edukitzea, adibidez grafikoak eta soinuak. Horrelako orri bat kargatzen ari den
bitartean zure telefonoa memoriarik gabe geratzen bada, orrialdeko grafikoak ez
dira ikusiko.
Grafikoak desgaitutako web orriak arakatzeko, memoria aurrezteko eta orrialdea
kargatzeko abiadura handitzeko, hautatu Aukerak > Ezarpenak > Orria >
Kargatu edukia > Testua soilik.
Web helbide bat idazteko, sakatu Aukerak > Joan hona: > Web-orri berria.
Webgunearen edukia eguneratzeko, aukeratu Aukerak > Web-orriaren
aukerak > Birkargatu.
Uneko webgunea laster marka gisaa gordetzeko, aukeratu Aukerak > Web-
orriaren aukerak > Gorde laster-marka gisa.
Uneko arakatze-saioan ikusi dituzun orrien argazkiak ikusteko, aukeratu Atzera
(eskuragarri dago Historia-zerrenda arakatzaile ezarpenetan aktibatuta badago
eta uneko web orria ez bada bisitatzen duzun lehenengoa).
Leiho askoren irekitze automatikoa baimendu edo galarazteko, aukeratu
Aukerak > Web-orriaren aukerak > Blokeatu popup-ak edo Baimendu
popup-ak.
Web gunean gerturatzeko, sakatu bi aldiz pantailan.
Web arakatzailea
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
93

Aholkua: Aplikaziotik edo konexiotik irten gabe arakatzailea minimizatzeko,
sakatu amaiera-tekla behin.